Taldekide batek bidali zuen iritzi hau eta leku desegokian sartu zuenez, nik dagokion lekuan sartu nahiz dut guztiok izan dezazuen eskura.
"Saturno"
Ez zait batere gustatu. Istoria ez dago gaizki baina bukatu gabe dagoela dirudi, zeozer falta da.
Luisek berrogei urte ditu eta itsasgizona da. Donostian bizi da eta oporraldi batean Maite ezagutzen du. Luis alarguna da eta Whisky edatea gehiegi gustatzen zaio. Maite bananduta dago eta bere zaletasuna ez zaio gustatzen, horregatik erlazioa bukatzen da. Luisek aldatu nahi du baina bere ohiturak aldatzea ez da erraza izango.
"3 Mariak" liburuarekin bezala gertatu zait. Arantxa Urretabizkaiaren bigarren liburua da niretzat eta ez dut irakurriko hirugarren bat.