3 MARIAK

3 MARIAK

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 1
Zer iruditu zaizu?
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: 3 MARIAK

Gurutze Arrieta -

3 Mariak.

Hiru iritzi hauek hiru taldekidek bidali dituzte, baina leku desegokian sartu dituztenez nik leku egokian sartu ditut guztiok eskura izan ditzazuen.

  • 3Mariak, izenburuak, kuriositate hutsak, eraman ninduen eleberria irakurtzera. Egia esan, erraz irakurri dut eta asko gustatu zait. Adinean aurrera doazen hiru protagonistak, bizimoduari aldaketa bat ematea erabaki dute. Hartu duten erabakia interesgarria iruditu zait. 3Mariak, elkarrekin bizitzen jarri eta baliabide guztiak partekatzea. Egungo adineko askoren egoera ikusita (zaila izanagatik) soluzio bidea litzateke.

  • Liburu hau irakurri ondoren erabat desengainatuta geratu naiz . Zahartzaroari buruzkoa da edo bizitzako azken aldia bizitzeko era desberdin bati buruzkoa. Hasieran itxura ona du baina azkenean oso sinplea iruditu zait. Nire ustez ez da gomendagarria.

  • Neroni ere izenburuak erakarri ninduen baina egia esan irakurri ondoren plaff gelditu naiz, ez atzera ez aurrera. Hasiera motela, erdialdean bizitu eta amaiera sinplea; gaiak ematen du eta ideia polita da baina garapena pobre antzera. Hizkuntza bera ere gehiegi juxtu antzera. Hortaz, tira besterik ez.