"Saturno" Arantxa Urretabizkaia

"Saturno" Arantxa Urretabizkaia

Susana Hernandez Mendez -
Erantzun kopurua: 1
Ez zait batere gustatu. Istoria ez dago gaizki baina bukatu gabe dagoela dirudi, zeozer falta da.
Luisek berrogei urte ditu eta itsasgizona da. Donostian bizi da eta oporraldi batean Maite ezagutzen du. Luis alarguna da eta Whisky edatea gehiegi gustatzen zaio. Maite bananduta dago eta bere zaletasuna ez zaio gustatzen, horregatik erlazioa bukatzen da. Luisek aldatu nahi du baina bere ohiturak aldatzea ez da erraza izango.
"3 Mariak" liburuarekin bezala gertatu zait. Arantxa Urretabizkaiaren bigarren liburua da niretzat eta ez dut irakurriko hirugarren bat.
Susana Hernandez Mendez(e)ri erantzunda

Er: "Saturno" Arantxa Urretabizkaia

Gurutze Arrieta -

Susanari gertatu zaiona ikusita eta uda irakurtzeko sasoi aproposa izaten dela jakinda, orain arte taldekideek bidalitako iritzietako batziuk jaso ditut orri honetan udarako irakurgaiak aukeratzen lagungarri izan ditzazuen.

Beraz, hemen dituzue iritziak, aukeratu eta irakurri! Eta esango diguzue zuen iritzia ere. Ondo pasa udan eta bueltan gogotsu etorri!