Bukatu dut "Azeria eta lehoia", trilogiaren hirugarren liburua. Egia esan, ez dut beste bi eleberriak bezain gustura irakurri, luze egin zait. Azken baten, Sebastianengan zentratzen du istorioa liburu honetan; bere inguruan garatzen da istorio osoa. Orain arteko abentura zertan bukatzen den azaltzeko eleberria da. Baina esan beharra dago, hala ere, idazkerak berak, berez lotu nauela ni irakurle bezala, oso idazkera polita iruditu zait hirugarren hau ere, kontakizuna besteetakoak bezain interesgarria izan ez bada ere.
Gauzatxo bat: trilogia hau irakurri nahi eta euskaraz ez dakienak edo idazkerari begirada bat emanda ausartzen ez denak, badauka gaztelaniaz irakurtzeko aukera ere, gaztelaniara eta beste hizkuntza batzuetara ere itzulita baitago. Eta nire ustez, merezi du, benetan merezi du eta animatzen zaituztet irakur dezazuen. Gutxitan harrapatu dut eskuartean, nik, horren lotuta izan nauen libururik. Eskerrak, beraz, Edorta Jimenezi aukera hau emateagatik.