Irene Némirovsky idazle ukraniarrak idatzi eta Mikel Garmendiak itzulitako liburuhau irakurtzen ari naiz. Oraindik ez dut bukatu, baina oso gustura irakurtzen ari naiz.
Dario Asfar, Crimean (Grezian) jaiotako mediku gaztea Nizara iritsi da emaztea eta seme jaio berriarekin. Miseria gorrian bizi da, eta zorrak itota. Bezeroak lortzeko egundoko ahaleginak egin arren ez du bezerorik lortzen atzerritarra izanik bertakoek baztertu eta errefuxatu egiten baitute. Horrela bada, bizi duen egoera latzak bultzatuta, miseria gorritik ateratzeko ikusten duen bide bakarra hartu du. Garai hartan, Frantzian, psikoanalisiak indar handia hartzen ari zen eeta moda-modan zegoen. Beraz, Dariok ere terapeuta bihurtzeko erabakia hartu du. Burgesiako aberatsei arima lasaitu eta desio duten zoriontasunaren bila abiatzen lagunduko die. Ikusteko daukat orain zer moduz doakion asmo berri hori eta zer dakarkion bizimodu berriak. Kontatuko dizuet, kontatzekoa dena, gainontzekoa zeuek irakurri nahi baduzue, merezi du eta.