Otto Pette

Er: Otto Pette

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
Monikak idatzitakoari kasu eginez Otto Pette irakurtzen hasi naiz, eta bukatu arte ez dut pakerik izan. Aspaldikoa da eleberria, 1994 urtean argitaratu baitzen, baina orain hartu dut eskuartean eta pozten naiz. Ez zait inporta istorioaren bukaera gozatzen ari bainaiz irakurketarekin, Monikak esan bezala, eta horregatik nahi izan dut nik ere bukatu aurretik eman nire iritzia, argi gera dadin istorioak berak duela pisua eta gozatzeko parada.
Bi gizonen arteko elkarrizketa da, bi ezezagunen arteko elkarrizketa, hain zuzen ere. Eta erdi aroan kokatuta dago. Elkarrizketa horretako kontaketek erdi aroan zehar eramango zaituzte orduko bizi-giroa sentiarazteraino. Benetan merezi du istorioan murgiltzea, baina euskaraz irakurtzeko ohitura pixka bat ere eskatzen du liburuak, ohitura izanez gero, ordea, orrialdeak pasa eta pasa irakurriko duzu giroan sartu ahala bukaera arte.