LONDRES KARTOIZKOA DA

LONDRES KARTOIZKOA DA

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 1
Oporretan irakurri dut liburu hau. Eta "SPrako tranbia" irakurri nuenean bezalaxe, irakurri ahala aurkitu ditut istorioari zentzua emateko behar nituen lotura guztiak. Arraroa da istorioa, ez gaia, ordea. Gaia ez da arraroa. Eta jakin mina pizten du istorioak berak gaia nondik nora eramango ote duen ez baita erraza asmatzen. Berezia da liburua, baina nik gustura irakurri dut, eta erraz.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: LONDRES KARTOIZKOA DA

Ezabatutako erabiltzailea -

Nik ere gustura irakurri dut.

Euskararen aldetik erraz irakurtzeko modukoa da, baina kontatzen duena korapiltsua da. Korapiltsua izateak, interesantea bihurtzen du.

Diktaduren eta psikologiaren gaiak jorratzen ditu. Gure psikologiarekin ere jolasten du, zeren eta, kontakizunak lau ataletan zatitzen du, baina izatez bakarra da.