SPrako TRANBIA

SPrako TRANBIA

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 1
Iaz irakurri nuen eta gustatu zitzaidan. Gustura irakurri nuen. Baina esan behar dut arraro samarra ere iruditu zitzaidala. Haria hartzen kosta egiten den horietakoa izan zen niretzat. Egia esan, haria hartuta ere hankamotz aritu nintzen irakurketan zehar tarte batean. Hala ere, aurrera egin ahala aurkitu nituen behar nituen lotura guztiak. Lan ghori egin beharra du irakurleak nire ustez liburu hau irakurtzerakoan. Egin aproba bestela.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: SPrako TRANBIA

Ezabatutako erabiltzailea -

Nik ere aspaldian irakurri nuen, baina benetan asko gustatu zitzaidan. Hau irakurri eta gero, Unai Elorriagak idazle kuttunenen artekoa daukat.

Historia hasieratik arrapatu ninduen, eta liburu honekin negar eta barre egin nuela gogoratzen dut. Alzeheimerren arazoa ukitzen du, baina ez modu negargarri batean, aitzik, era natural batean.