Orain dela hilabete batzuk lankide batek liburu hau opari zidan. Oparirik onentariko bat izan zen. 'Hamabost zauri' liburuarekin Karmele Jaio idazlea ezagutu nuen. Euskaltegian ikasten ari nintzen. Eta bere idazkerarekin harrituta geratu nintzen ondo ulertzen nuelako, eta gainera, istoriak arruntak ziren. Esan nahi dudana da bere istoriak gaur egun gerta daitezke, edozein lekutan. Nire etxean, edo zurean. Horregatik, asko gustatzen zait.
Eta liburu hau ezagutzean, 'Musika airean', gauza bera gertatu zitzaidan. Eleberri honetan bi emakume protagonistak dira, Elena, agure bat, eta Beatriz, bere zaindaria, Ekuadorretik Euskal Herrira heldu den emakume bat. Bere lana da etxeko lanetan laguntzea eta etxetik ateratzera animatzea. Jaiok liburu honetan sentimenduak oso ondo adierazten ditu, gorrotoa, maitasuna, adiskidetasuna, zeloak...
Gomendatzen dut. Oso hunkigarria da.