Hondakinak murrizteko hausnarketa

Etengabe sortzen ditugu hondakinak, ohartzen ez bagara ere askotan; jaten dugunean, erosten dugunean, lanean ari garenean, ia edozer egiten dugunean uzten dugu soberakinen bat. Dena den, elikadurarekin zer ikusirik duten jarduerekin sortzen dugu hondakin gehien; eta, horretan, eragin nabarmena dute kontsumo-ohiturek.

Baina ez ditugu denek ohitura berdinak. Are gehiago, esan daiteke ohitura horiek asko aldatzen direla adinaren arabera. Aztertzeko hiru egoera azalduko dizkizugu segidan. Zure lana izango da aholku batzuk ematea egoera hobetzeko.

Aukeratu bat.