31 BAIONETA

31 BAIONETA

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 4
Donostian kokatutako istorio hau, zer iruditu azizu? Gustora irakurri duzu?
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: 31 BAIONETA

Maripaz Aranguren -
Abuztuan irakurri nuen. Baneukan gogoa irakurtzeko. Benetan atsegina, interesgarria eta irakurterraza gertatu zitzaidan. Baliteke Donostia inguruan kokatu izanak, jakin-mina sortu izatea. Gomendagarria.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: 31 BAIONETA

Ezabatutako erabiltzailea -

Nobela historikoa da, oso erraz irakurtzen da.

Donosian XIXgarren mendeko hasieran kokatuta dago. Frantsesak Espainia okupatuta daukaten garaian hain zuzen ere. Emakume batek petrikilo izanagatik nolako arazoak izan zituen, eta dituen kontatzen du. Arazo hoiek gerra garaian larriagotuko dira eta bere alaba babesteagatik hamaika arazo berrietan bere burua murgilduta ikusiko du.

 

Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: 31 BAIONETA

Ezabatutako erabiltzailea -
Donostian kokaturiko istorio hau, benetan gustora irakurri dut. Benetan gomendagarria.
Ezabatutako erabiltzailea(e)ri erantzunda

Er: 31 BAIONETA

Carmina Rodrigo Daroca -
31 baioneta. Aitziber Etxeberriak idatzitakoa. Nik ere oso gustura irakurri dut. Erraz irakurri dut eta Donostian kokatuta dagoenez interesgarria iruditu zait eta gainera hurbiltasun horrek irakurtzen jarraitzeko harrapatu egin nau. Gustatuko zaizuela uste dut.