IPUIN POLITA

IPUIN POLITA

Ezabatutako erabiltzailea -
Erantzun kopurua: 1

Orain dela urte batzuk irakurri nuen. Ipuin bezala irakurri nuen eta agian horrexegatik gusta zitzaidan. Beste lagun batzuk nobela bezala hartu zuten eta nire iritziaren kontrakoak dira. Hori bai ipuin serioa da, behi batek bere bizitza kontatzen digu eta bizitzaren bidean ikuspuntuak nola aldatzen diren.

"Soinujolearen semea", "Obaba" eta hauxe, Bernardo Atxagaren liburu onenak dira, nire uste apalean.

Ezabatutako erabiltzailea(e)ri erantzunda

Er: IPUIN POLITA

Gurutze Arrieta -
Nik ere uste dut ipuin gisa irakurri behar dela. Eta horrela, nik neuk, irakurriaz batera gozatu nuen. Kontakizunak berak ere badu indarra, baina gauzak kontatzeko moduak ematen du, nire ustez, gozabidea. Hasieran zail samarra iruditu arren aurrera egiteko gomendatuko nuke nik, izan ere hiztegia ez da oztopo izan behar eta aurrera eginez gero azkar harrapatzen zaio gurpila.