Fikzioaren izterrak

Fikzioaren izterrak

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 3

Aspaldian inork ezer ere idatzi gabe, eta "lotsa" puntu batekin idazten dut neuk ere. Tira, baina, aspaldiko partez neure ekarpentxoa:

Ur Apalategi. Ez nuen ezagutzen. Izenez bai, baina besterik ez. Liburua irakurtzen hasi, ordea, eta egun batzuetara telebistan ere ikusi nuen, Hasier Etxeberriaren programan, alegia.

Gustatu zait. "Fikzioaren izterrak" izenburu (niretzat) ulertezin horren atzean istorio laburrak daude. Gizon eta emakumeen arteko harremanen inguruko kontakizunak. Eta esango nuke izakiaren autoestimuari begiratzen diotela gehienbat. Tartean pertsonaia bordeak daude, harroak, maitagarriak, etsiak, borrokalariak, zirikatzaileak, ilusioz betetakoak, ilusiorik gabekoak... baina kontakizun denetan idazlea dugu protagonista nagusia.

Idazleak hartu ditu ardatz gisa, eta horiek bizi dituzten esperientzia goxo, etsigarri, kilikagarri, bitxi, ulertezin eta bestelakoak dira kontatzen dituenak. Sentipenak, beraz, pisu handia du kontakizunotan. Eta egia esateko, oso ondo ematen ditu aditzera, nire ustez. Nik neuk gustura eta erraz irakurri ditut kontakizunok. Ea zuei zer iruditzen zaizkizuen!!

Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Fikzioaren izterrak

Virginia Perez de Arenaza Ruiz de Muniain -

Istoria laburrak, baina interesgarriak omen dira...

esaten duzun bezala.