Gaur emakumearen arkako bortxakeriaren kontra eguna izanik liburu honi buruzko nire iritzia azaldu nahi dut.
Nobela beltza da eta abiapuntua erasotutako emakume baten historia bada ere, bortizkeria fisikoa ez da liburuaren mamia. Idazleak markarik uzten ez duen indarkeria erakusten digu, antzematen ez den hori, sentitu baino adierazten zaila den hori, zuloan sartzen zaituena. Txantai emozionala, gure inguruan entzutea agokitu zaigun horietakoa, jasaten duena konturatu gabe janez doana hutsaren hurrengoa utzi arte.
Ez pentsa panfleto huts denik. Narrazioak hitz potoloetatik ihes egiten du, politikoek botatzen dituzten hitz hutsetatik urruti, eta erasotzailearen profila azaltzen digu. Nik behintzat ezagun bat baino gehiago ikusi dut liburuan islatuta. Denontzako liburu arina iruditzen zait, bereziki horrelakoak jasaten dituztenentzat, baino baita ere besteontzat, horrelako portaeretan eror ez gaitezen.