Martutene

Martutene

Mielanjel Iraeta -
Erantzun kopurua: 1

Hau liburu sendo, sakona, poliki irakurri beharrekoa da. Bere zailtasun estilistiko, literario eta filosofikoek hala eskatzen dute. Saizarbitoria hizkuntzarekin jolasten du, bere joskera eta ebakerekin, eta honek, liburuaren orrialde kopurua lagun, jartzea behartzen du. Ez da irakur erraza baino irakurri beharrekoa dela iruditzen zait.

Bertan 50 inguruko bi bikoteen eta hauen inguruan biltzen den pertsonai amaraunaren historioa kontatzen da. Gaztetako ilusio eta idealak alboratuta, maitasuna "stand by" jarrita, eroso bizi dira Donostia aldeko klase ertaineko protagonistak hauetako baten etxera, Martinen etxera, EEBBetako neska gazte bat, Lynn, iristen den arte.

Martin, idazlea, eta Julia, Aldundiko itzultzailea eszedentzian, Martuteneko garai bateko etxetxo batean bizi dira. Lynn gaztea  hauen lagun den Harryren bitartez, Abaitua medikuak lan egiten duen ospitale publikoan egin behar den ikerlan batean laguntzaile gisa hasten da lanean eta Abaituarekin liatzen da. Harreman honek kulunkan jartzen ditu Abaitua eta Pilar emaztea eta klinika pribatu bateko jabe eta medikuaren bizitzak. Martin eta Juliaren arteko harremanak ere irauli egiten dira neska gazte eta alaiaren presentziaren ondorioz.

Idazleak arlo asko jorratzen ditu: garai bateko Martutene erakusten digu, nola aldatu den garai bateko nortasuna galduz eta protagonisten bidez, idazleen gogoeta eta zailtasunak, maitasuna, sexua, ilusioak, bikote harremanak, pertsonen artean sortzen diren menpekotasun eta dependentziak, biolentzia, etika.....denak oso era irekian ikusita. Gaiak asko izanagatik ez ditu jorratu gabe uzten eta narrazioari ez dio eten handirik suposatzen nahiz arlo batzuetan galdu egin gaitezke, hala literatura nola medikuntza. Beste gauza bat da nik bezala ingelesa menperatzen ez dugunok sarri jo behar dugula azken orrialdeetara ingelesezko aipamen ugarien itzulpenen bila.

Ze txapa e? Ba moztu egin dut asko, asko bait dauka esateko. Ausartu eta irakurri!!!

 

Mielanjel Iraeta(e)ri erantzunda

Er: Martutene

Gurutze Arrieta -

Ba nianimatu naiz. Uste dut ausartuko naizela. Baina ahal dela liburu elektronikoa lortzen saiatuko naiz, lodiegia baita eskuetan ibiltzeko. Esango dizuet.