Rasputin eta San Petersburgoko gauak

Rasputin eta San Petersburgoko gauak

Mielanjel Iraeta -
Erantzun kopurua: 0
iburu hau oso erraz irakurtzen da. Rasputinen biografia nobelatua dela esan daiteke. Miarritzen erbestean bizi den errusiar nobleen zerbitzari bikote bat, autorearen gertukoak hauek, abiapuntu hartuta lehenengo mundu gerra garaiko errusiar nobleziaren nondik norakoak eta Rasputinek hauengan zituen influentziak ikusten dira oso azaletik.
Sexua, San Petersburgoko egoera 1.mundu gerra aurretik eta bitartean, jende gosetuaren erreakzioa eta komunisten hasierak osatzen dute telebisioan ezer ez dagoen arratsalde batean irakur daiteken pretentsio handirik gabeko nobela hau.