Alkasoroko benta

Alkasoroko benta

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
Larrabetzuko LIteraturia 111 saiorako asmoz hartu nuen eskuartean liburu hau. Sekula entzun gabe nuen idazlea, Mikel Taberna, baina itxura ona hartu nion liburuari. Itxura eta mamia ere bai, irakurri ondoren. Erraz irakurri dut. Mutikotan hasten da istorioa, Lasaka eta Bera inguruan kokatuta dago eta hirurogeita hamarreko hamarkada horietan mugitzen da. Mutikotik nerabezarora eta gaztetasunera doa poliki-poliki protagoniasta. Mundu berriak ezagutuz, kezka sakonak biziz, esperientzia gogorrak... Erraz imagina daitekeen kontakizuna da, batez ere garai hartakoentzat. Gazteagoentzat, ordea, garai haien inguruko bizipenak ezagutu ahal izateko egokia da. Eta dena, modu entretenigarri eta garbian idatzita, gainera. Ia hurrengoan zer eskaintzen digun Mikel Tabernak. Zain egongo naiz ni!