Oso oso gustura irakurri dut. ETa erraz. Esan beharra daukat laguna ere badudala Miren AGur eta jakin minez eta ezagupenez irakurri dudala, baina uste dut edozeini piztuko liokeela irakurtzeko gogoa. Idazlearen gogoetak, hausnarketak, sentipenak kontatzen ditu, bakardadea, lagunak, maitasuna, sexua, depresioa... edozeinen bizimoduan ager daitezkeen gora beherei buruz idatzen du Miren Agurrek. Bere bereak balira bezala idatzen ditu, baina hainbatetan asmatuak, handituak, pentsatuak eta irudikatutakoak ere badirela esango nuke nik. Dena dela, guztiak egiak, berak horrelaxe bizi izan baititu.