ZAZPI ORDUAK

ZAZPI ORDUAK

Andres Mena -
Erantzun kopurua: 2
Erraz irakurtzen den liburua da. Ipuin eta olerki txikiak osatuta dago eta horrek errezten du irakurketa. Ametsetako mundu batean murgilduta egon naizela inpresioa atera dut, batzuetan amets goxoak eta beste batzuetan amets gaiztoak izan ditut lagun.

"Liburu hau irakurtzera bazatoz, ez ezazu egin paisaia bati urrunetik begiratzen dionaren moduan, horrela ez baituzu bereiziko bertako harri, lore edo zomorrorik. Aitzitik, ibiltariaren moduan, barnera zaitez bidezidorretan, eta ibili patxadaz, paisaiak zer ematen dizun hartzeko prest. Izan ere, liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: edozein paraje eguzkipean edo lanbro artean itxuraldatzen zaigun bezala, hau preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan."
Zazpi Orduak - Miren Agur Meabe
Andres Mena(e)ri erantzunda

Er: ZAZPI ORDUAK

Gurutze Arrieta -
Irakurri dut ZAZPI ORDUAK. Eta asko gozatu dut. Uste dut, oraingoan Miren Agurrek bete betean asmatu duela. Olerkia eta narrazioa elkartu ditu,bizitzaren beraren azalpenetarako; ipuinak eta istorioak, errealitatea eta ametsak ... Oso polit idatzi duela iruditu zait, polit eta goxo, prisarik gabe, eta pausarik gabe. Andresek animatu ninduen irakurtzera eta pasarte bat aukeratu zuen berak horretarako. Nik ere beste pasarte bat aukeratu dut ea beste inor animatzen den:
"Liburuan kontakizunen mezua goratzen da, eta hurbilekoen ahotsaren balioa aldarrikatzen. Halandaze, hitza adiskidetasun-eta maitasun-keinua da, eta aldi berean, baita "norberaren baitako etxea" zaintzeko gonbita ere, norbanakoaren isiltasuna ere ondare aberatsa delakoan. Hitz-jarioa gauza bat da, eta beste bat hitz-jariokeria.