Etxekalte

Etxekalte

Mielanjel Iraeta -
Erantzun kopurua: 1

20121057153Etxekalte_Harkaitz_Zubiri.jpg

Kosta egin zait irakurtzea eta ez da izan hizkuntza zaila delako baizik eta pertsonaiak oso lauak egin zaizkidalako.
Egunerokotasunari lotutako pertsonaiak, lantegi bati lotutakoak era batera edo bestera, eta amiantoagatik sortutako heriotz bat abiapuntu hartuta, autoreak harreman armiarma sare bat osatzen du pertsonaiekin. Denak dute nolabaiteko lotura euren artean baino bide batez bakarrik daude. Bakardadea, nor bere burua aurrera ateratzea, printzipioen amiltzea, zer pentsa ematen du. Gizartearen ispilu izan daiteke. Ni deprimitu egin naiz hau irakurrita. Beharbada gizakienganako dugun konfidantzaren kontrako argudioa delako edo.........gazteak ez al dira zaku berera eroriko!

(Gurutze Arrieta-(e)k asteazkena, 8 maiatza 2013, 10:57 e(t)an editatu du)

(Gurutze Arrieta-(e)k asteazkena, 8 maiatza 2013, 12:09 e(t)an editatu du)

Mielanjel Iraeta(e)ri erantzunda

Er: Harkaitz Zubiri

Gurutze Arrieta -
Harkaitz Zubiri idazlearen libururik ez dut sekula irakurri, egia esan, entzunda ere ez neukan idazle horren izena. Beraz, jakinminez hartu dut komentarioa. Eta gogor samarra iruditu zaidala esan behar. Baina norberak irakurri beharra izaten du holakoetan balorazioa egiteko, beste irakurlearaekin ados dagoen baloratu ahal izateko, alegia. Ia hartzen dudan horretarako tartea.