Berria naiz sare honetan eta oso interesgarria dela iruditzen zait. Gainera, euskal literatura bultzatzeko era egokia dela dirudi. Horregatik, proposamen txiki bat dut.
Hurrengo urtean, gabona pasa ondoren, liburu bat hautatu eta denek edo gehienek irakurtzea, rtea komentarioz, iritziz eta eztaibadaz hasteko.
Oraindik denbora dugunez, denon artean hautatu dezakegu. Nire proposamen Zwei Frauen edo Bi emakume Joxean Agirre-na da.
Ea nire proposamen hau gustatzen zaizuen eta bestela berdin da!!
Eskerrik asko!!
Ni konforme, Itziar! Irakurleon urteari hasera emateko modu interesgarria izan liteke hori. ETa gainera, Joxean Agirreren libururik irakurri ez dudanez, konforme zure aukeraketareakin ere. Liburutegian daukaten galdetuko dut eta hala bada eskuratu eta euskaltegian izango dugu irakurri nahi dutenentzat. Ni neu, zerrendan lehenengoa.
Er: Irakurketa kolektiboa
...ados nago, interesgarria izango dela, uste dut.
Er: Irakurketa kolektiboa
;)
Denbora dugunez, epea utziko nuke oraindik jende gehiago animatzeko. Beraz, abenduak 24 arte epea egongo da irakurketa kolektibo honetara batzeko eta liburuen proposamenak egiteko.
Irakurtzeko epea Abenduak 24-tik Urtarrilak 24-a arte utziko nuke, hilabete bat. Ikusten badugu, gehiago behar dela, foroan komentatuko genuke.
Printzipioz eta proposamen gehiago ez badaude, Zwei Frauen edo Bi emakume Joxean Agirren liburua irakurriko genuke.
Ez dakit liburu hau lortzeko aukerak zeintzuk diren...
Beste era batera antolatzeko proposamenak egoten badira, komentatu, mesedez.
Eskerrik asko.
Hauxe da Legaazpiko liburutegiko arduradunak bidali didan mezua:
Apa,
Ez dago inolako eragozpenik nahi dituzuen aleak maileguan eskuratzeko. Proposatutako edozein. Baldintza bakarra, irakurle taldekoak liburutegitik zuzenean eraman beharko dutela liburuak maileguan. Beste liburutegi batzuetara eskatu beharko ditut, eta berauen mailegua(datak zurekin adostu ostean) liburutegiak kudeatu behar ditu.
Esango didazu,
Jasone
Nik aspaldian irakurri nuen baina ez zait inporta
berriro ere irakurtzea.
Liburua daukazuenok, irakurtzen bukatzen duzunenean utziko ahal didazue euskaltegian eta korreo elektronikoz ere abisatu.
Eskerriskasko eta irakurketa ona!!!!
Ni ere prest nago irakurketa kolektiboa eiteko. "Han goitik itsasoa ikusten da" Julen Gabiriarena aspaldik irakurri nuen baina berriro irakurtzea ez zait inporta. Liburua badut. Ea bukatzen deten eskuen artean dudana eta gabonetan hasten naizen honekin. Laister arte:
Andres

Nik printzipioz erosi egingo dut, bestela liburutegira joango naiz.
Ta eskerrik asko, benetan, zuen partehartzeagatik.
Ondo da. "Han goitik itsasoa ikusten da " Julen Gabiriarena irakurriko dugu. Badakizue, nahi duzuenok udal liburutegian eskatu beharko duzue liburua eta han hartu maileguan. Itziarrek emango digu IRAKURKETA KKOLEKTIBOAri buruzko informazioa behar dugun neurrian. Eta nik ZingiZango orrian emango dut honen berri herritarrek jakin dezaten ea irakurle gehiago animatzen den.
Irakurketa on!
Hortaz, esan genuen bezala, Abenduak 24-tik Urtarrilak 24 arte dugu epea irakurtzeko.
Denbora gehiago behar bada, foroan komentatuko genuke.
Irakurketa on!!