Annie Ernaux da idazlea eta Itziar Blas Fdez de Gamarra itzultzailea. Izenburuak dioen bezala EMAKUME BAT da liburuaren gaia. Zein emakume, ordea? Idazleak bere amari buruzko hausnarketak egiten ditu eta amaren bizitzan izandako gertakizunak kontatzen ditu... baina idazlearen beraren ikuspegitik azalduak, alabaren ikuspegitik, alegia. Eta azkenean amari buruzko eleberria idatzi nahian ez ote du berari buruzkoa idatzi! Nik gustura irakkurri dut nahiz eta gai gogorra izan. Izan ere, ama galdu duen alaba batek amaren gaisotasunaz eta haren bizimoduaz hitz egiten du eta bertan txertatzen ditu bere sentipenak eta oroitzapenak. Erraz irakurri dut, 120 orrialde baino ez ditu eta.