TANGOA NOIZEAN BEHIN

TANGOA NOIZEAN BEHIN

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
1B mailako ikasleekin batera irakurri dut gelan bertan. Nik gustura irakurri dut eta egokia iruditu zait gelarako. Izan ere, horrexetarako idatzi du Miren Agurrek, A1 mailari begira idatzia baita. Natural idatzita dago, hala ere; eta bere sinpletasunean literaturan sartzeko atea irekitzen die irakurleei. Ikasleek oso gustura jarraitu diote istorioari eta irakurketaz gozatu egin dute. Gainera, nahi izanez gero CD-a ere badakar liburuak eta oso ahots goxoz irakurtzen du istorioa.