"Elur-antzara" irakurri berri dut. Paul Gallico idazle britaniarrak idatzi eta Ane urrestarazuk itzulia da. Bi egunetan irakurri dut. Istorio sinplea da, baina hunkigarria. Bakardadea eta amodioa, bazterkeria eta elkarlana, gerra eta izadia dira istorioan azaltzen diren gaiak. Bakartuta bizi den artista baten eta neska umil baten istorio hunkigarria kontatzen digu Paul Gallico-k, munduko lehen gerra garaian kokatuta. Modu sinplean dago kontatuta istorioa, modu hunkigarrian; eta nik oso gustura irakurri dut. Irudiak ere oso atseginak ditu, Aitziber Alonsok eginak, eta nahi izanez gero entzunez ere jaso dezakezu istorioa Uxue Alberdik irakurrita, gainera. EZ da plan txarra asteburu honetarako datorren eguraldia ikusita, benetan!