Martxan jarri

Martxan jarri

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
 

Urrian sartu gara eta martxan hasi beharko dugu. Begoñak eman ditu aurreneko pausuak, eta benetan eskertzekoa da hori. Gainera, asmo sendoz datorkigu aurten ere Begoña, liburu mordoa du irakurtzeko eta gu zain egongo gara haren balorazioak irakurtzeko. Dena dela, besteok ere badakizue, taldekideen iritziak ondo hartu eta nork bereak lasai bota. Guztion artean iritzi sare polita osatzen ari gara-eta.

Aurten ez baduzu IRAKURLE TALDEAren mezu gehiago jaso nahi, zuk zeuk eman dezakezu baja taldean. Bestela, bidali mezua foro honetara mezu honi erantzunez, edo euskaltegira bertara. Kontuan izan, hala ere, nahi duzunean bueltatu zaitezkeela berriro taldera eta oso pozik hartuko zaitugula berriro.

Ekin, beraz, irakutzeari eta ikasturte on!