Ikasturtea hasi eta badakit zein izango diren aurten irakurriko ditudan euskarazko liburuak. Haien artean, “Mende Berrirako Ipuinak Antologia”. Mari Jose Olaziregik antolatu duen liburu berezi bat.
Ipuinez beteta dago, gehienak azken urteotan argitaratu dira. Egileei buruz, denetatik, Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro, Lizarralde, Mujika Iraola, Atxaga, Cano, Lertxundi, Montoia, Oñederra, Rozas, Sarrionandia.
Momentuz, lehenengo ipuina irakurri dut eta harrituta geratu naiz. Hunkigarria.
“Teresa, poverina mia”
(Bernardo Atxaga).
Emakume bati buruzko istorio hunkigarria da, txikitatik amodio aurkitu arte. Teresa konplexu batean ia-ia beti pentsatzen ari den gazte bat da, herrena da.
Bere familiak ostatu batean lan egiten du. Egun batean bezero batek, ikustean, inoiz ez ahaztuko zaion esaldi bat dio: “Teresa, poverina mia”.
Berarentzat, esaldi hori bere bizitzaren laburpen aproposa da. Bere iritziz, bere bizitza ekilibrista baten bizitza bezalakoa da, beti arriskuan.
Bere familiarekiko harremanak garantzi handia dauka.
Bere aita, gazteagoa zenean, morroi bezala lan egiten hasi zen; orain, ordea, ostatuaren jabea da arduradunaren alabarekin ezkontzari esker. Beti eta ia-ia bakarrik lanean pentsatzen ari da. Horregatik, Teresak esaten du bere aita gorrotatzen duela. Amarekin eta izebarekiko harremana berezia da, bere salbamendu-jaka bat bezala.
Heldua izaterakoan, 30 urteko dituela, bere bizitzan pertsona berri bat agertzen da eta Teresaren aldaketa gero eta handiagoa da. Amodio ezagutu eta gero, Teresa ez da “poverina mia” izango, baizik eta “ma che bella”.