Zazpi Kolore

Zazpi Kolore

Begoña Martin Alfonso -
Erantzun kopurua: 1
“Zazpi kolore” liburua irakurtzen ari naiz. Eta ipuin bat irakurtzen dudan bakoitzean, eleberri hau gero eta gehiago gustatzen zait. Nahiz eta Gasteizko Hizkuntza Eskolako nire irakasleak irakurtzeko esan digun, nire kasuan ez da betebehar bat. Interesgarriagoa izateko, eskolan metodo desberdin bat erabiltzen ari gara: astean behin bakarrik istorio bat irakurtzen dugu.

Eta istorioak ez daude jarraian. Adibidez, orain dela hiru aste beltza kolorea irakurtzen hasi ginen, jarraitzeko grisa atalean dagoen istoria batekin. Orain horian agertzen den istorio bat irakurtzen ari naiz: Trena, trena.

Idazleak, Jon Arretxe, mundu osoan zehar bidaiatu du eta liburu honetan bere esperientziak agertzen dira. Istoriak edo ipuinak oso laburrak dira eta koloreen eta sentimenduen arabera sailkatzen dira: grisa eta goibeltasuna, berdea eta itxaropena, gorria eta beldurra, … Ideia oso interesgarria da eta batez ere, desberdina.

Begoña Martin Alfonso(e)ri erantzunda

Er: Zazpi Kolore

Monika Perez -
kaixo denoi:

Begoñaren "Zazpi kolore"-ri buruzko iritziak irakurtzeko gogoa piztu dit. Ea animatzen naizen!

Agur bero bat,
Monika Perez Eskudero