KOMETA EHIZTARIA

KOMETA EHIZTARIA

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0

* Monikak bidalitako iritzia erantsi dut atal honetan. Izan ere, liburu honen inguruko errefrentziarik ez genuen orrian eta bertan lekutxo bat egin diot gur artean gera dadin. Mila esker, beraz, Monika!

KOMETA EHIZTARIA. Khaled Hosseini. Itzultzailea: Josune Zuzuarregi.
Liburu hau Isak gomendatu zidan. Filma aspaldi ikusi nuen eta asko gustatzeaz aparte barruan geratu zitzaidan. Liburua ere izugarri gustatu zait. Istorioa polita bezain gogorra da. Afganistango ohituretan murgildu nintzen, hango janariak usaindu nituen eta han bizitako gatazkak senti nitzakeen. Bestalde, Josuneren idazketa itzela iruditu zait. Irakurtzen ari zarela ahazten duzun horietakoa. Niretzako hori artea da. Beraz, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.