Pasaden hilabetean “Ekialdetik iritsi zen Enara” irakurri nuen. Eta gomendatzen dut irakurmena atsegina izan da eta. Nire ustez, liburu honekin gertatzen dena da irakurtzean gero eta interesgarriagoa dela, baina bigarren partean. Protagonistak Chinara heltzen direnean eta mundu desberdin hori ezagutzen dutenean.
Alde batetik, idazleak (Xabier Etxaniz Rojo) kontatzen du nolakoa den hango jendea, zertan lan egiten duten, zeintzuk diren haien ohiturak,...
Hemengo jendearekin kontrasteari buruz hitz egiten duenean onena dela pentsatzen dut.
Bestetik, idazleak bere istoria erreala kontatzen duenez, bere sentimenduak oso argi adierazten ditu eta hori gustatzen zait. Batez ere, bere bizitzan alaba berria agertzen denean... Momentu hori hunkigarria da.
Gainera, liburua oso erraz irakurtzen da. Hiztegia eta esapideak ez dira zailak ulertzeko.
Baina uste dut liburuko hasiera astuna dela. Ideia orokorrei buruz hitz egiten ditu eta nire iritziz, ausnarketa horiek aspergarriak dira.
Bukatzeko, esango nuke beste bukaera bat irakurtzea gustatuko litzaidakeela. Adibidez, jakitea zer gertatzen den Donostiako familiak alaba berria ezagutzen duenean.