SÁNDOR MÁRAI idazle eslovakiarrak idatzi eta XABIER OLARRAk euskaratutako eleberria da. Bi agure, gaztetan lagun min izandakoak, 41 urte elkar ikusi gabe pasatu ondoren, afaltzeko elkartzen dira. Hitzordu berezia da. Bata denbora luzean ibili da Sortalde Urrunean; bestea, berriz, jauregian geratu da. Baina biak hitzordu harexen zain bizi izan dira, bien artean argitu beharreko sekretu bat baitago. Hitzordu horren inguruan idatzita dago eleberria. Lehen zatian kokatu egiten gaitu garaiaren, inguruaren eta pertsonaien deskribapen zoragarriak eginez, eta gero afarian bertan hitz egindakoak irakurriko ditugu. Afari horretan bizitzaren errepaso eta hausnarketa sakona egiten du. Oso interesgarria iruditu zait, hunkigarria ere badela esango nuke eta erraz irakurtzekoa, baldin eta euskara mailak laguntzen badu. Nik di-da batean irakurri dut, ni ere afari horretan bertan banengo bezala, alegia.