Urrian sartu gara eta martxan hasi beharko dugu. Aurreko urteetan bezala IRAKURLE TALDEA dugu irakurketan bidelagun. Taldekideen iritziak ondo hartu eta nork bereak lasai bota. Guztion artean iritzi sare polita osatzen ari gara. Aurten ez baduzu IRAKURLE TALDEAren mezu gehiago jaso nahi, bidali mezua foro honetara, mezu honi erantzunez edo euskaltegira eta taldetik aterako zaitugu. Kontuan izan, hala ere, nahi duzunean bueltatu zaitetzkeela berriro taldera eta oso pozik hartuko zaitugula berriro taldean.
Aurten, hutsune handi bat izango dugu gure artean. Hasieratik taldearen sustatzaile eta kide izan dugun Maripaz Aranguren betirako joan zaigu asteburu honetan. Taldekide fina izan dugu Maripaz, irakurritako liburuen inguruko iritziak sarri sarri forora bidaltzen baitzituen. Hemendik, beraz, mila esker sustatzaile gisa egin duen lanagatik eta egin digun ekarpenagatik.
Musu handi handi bat Maripaz, guztion partetik.