Xabier mendigurenen BIZITZA HOMEOPATIKOAK irakurtzen hasi naiz eta hauxe aurkitu dut interneten. Beste norbaitentzat interesgarri izan daitekeelakoan erantsi dut hemen. Beasaineko liburutegian abenduaren 11an egingo dute liburuaren aurkezpena eta ordurako irakurrita izan nahi nuela eta hala izango da.
Kaixo,
Liburua eskuratuko banu, gustura irakurriko nuke, ahal izanez gero, egun horretarako. Eta beste norbait joango balitz aurkezpenera, ni ere, joango nintzateke.
Ondo da Maripaz. Bada, nik badut liburua eta laster bukatuko dut, beraz pasatuko dinat eta elkarrekin joango gaitun liburuaren aurkezpenera.