Igelak benetan hiltzen dira

Er: Igelak benetan hiltzen dira

Begoña Martin Alfonso -
Erantzun kopurua: 0

Iñaki Irasizabalek idatzi duen istoria hau asko gustatu zait, bere idazkera oso interesgarria delako, bizkorra eta, nire iritzian, sakona delako. 'Igelak benetan hiltzen dira' irakurri dut. Kostako herri batean gertatzen den istorian pertsonaia askok parte hartzen dute eta bakoitzaren bizitza, nahiz eta herri txiki batean bizi, oso desberdina da. Arazo batzuk sortzen dira: hilketak, drogak, haserrealdiak, borrokak, … Eta dena herri bateko kaleetan gertatzen da. Hori da interesgarriena. Susmo asko pizten dira. Misteriozko nobela bat da eta edozein pertsona susmagarria izan daiteke...