Igelak benetan hiltzen dira

Igelak benetan hiltzen dira

Bernar Etxeberria Mendia -
Erantzun kopurua: 3
Iñaki Irasizabalen elaberri labur hau , literaturzalea ez izanik ere, euskaraz irakurri nahi duen jendearentzat aproposa. Atsegina ez den -tamalez, maizegi gertatzen dena- aitzakia hartu du abiapuntu idazleak, eta bi arratsaldetan irakurtzeko moduko narrazio laburra osatu du.
Kontalariak eztabaidagai izan daitezkeen hainbat iritzi ematen ditu: jende bilkuren eraginkortasuna, bilaketa-taldeetan parte hartzea, igarleen sinesgarritasuna...(liburua irakurri ahala ulertuko duzue).
Igelak ere hiltzen dira liburua irakurtzen hasi eta, istorioa argitzeko jakin-minak eraginda, amaitu nahi duzun horietakoa duzue.
Ea zer diozuen!
Bernar Etxeberria Mendia(e)ri erantzunda

Er: Igelak benetan hiltzen dira

Gurutze Arrieta -
Aupa Bernar! Eta mila esker zure gomendioagatik, liburu (guretzako) berrien beharra badugu eta. Aurtengo ikaskideei agurra egin baino lehenago bota du tiroa Bernarrek eta benetan eskertzekoa da hori bizirik dirauela ere adierazten baitigu. Aupa, beraz, guztioi eta ongi etorria aurreko ikasturtean ere gurekin izan zinetenoi. Laster izango ditugu gure artean taldekide berriak eta horiei ere emango diegu ongi etorria, ezta! Hartuko dugu Bernarrek azpimarratutako liburua eta adieraziko diogu gure iritzia ere. Berriro ere mila esker eta EKIN GUZTIOK IRAKURTZEARI. AURRERA!
Bernar Etxeberria Mendia(e)ri erantzunda

Er: Igelak benetan hiltzen dira

Gurutze Arrieta -
Arrazoi du Bernarrek. Arin arin irakurtzeko liburua da. Arin eta erraz. Ea besteren bat ere animatzen den!
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Igelak benetan hiltzen dira

Begoña Martin Alfonso -

Iñaki Irasizabalek idatzi duen istoria hau asko gustatu zait, bere idazkera oso interesgarria delako, bizkorra eta, nire iritzian, sakona delako. 'Igelak benetan hiltzen dira' irakurri dut. Kostako herri batean gertatzen den istorian pertsonaia askok parte hartzen dute eta bakoitzaren bizitza, nahiz eta herri txiki batean bizi, oso desberdina da. Arazo batzuk sortzen dira: hilketak, drogak, haserrealdiak, borrokak, … Eta dena herri bateko kaleetan gertatzen da. Hori da interesgarriena. Susmo asko pizten dira. Misteriozko nobela bat da eta edozein pertsona susmagarria izan daiteke...