Arratsalde on Gurutze,
Pijama marradun filmaren bukaera:
Brunori, Shmulek ekarritako marradun pijama jantzi ondoren, hesia pasatu zuen beste aldera eta agindutakoa betetzera abiatu ziren. Hain zuzen, Shmulen aita bilatzeari ekin zioten. Une batetik bestera, arrazoi zehatzik gabe, bertako soldaduez inguraturik aurkitzen dira bi motikoak. Ibilbide luze batean abiatu ziren. Bruno eta Shmul ikaraturik zeuden, ez baitzekiten norantz zuzentzen zen ibilaldi edo martxa hura! Bapatean, barrakoi antzeko gela batean sartu zituzten soldadu guztiekin batera eta hermetikoki itxita barruan geratu ziren. Horrela bukatu zen filma.
PD. Zu, zeu, edo bakoitza izango da, hor barruan gertatutakoaren erantzule.