PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA

PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA

Maripaz Aranguren -
Erantzun kopurua: 2

Egunon guztioi,

Pijama marradunaz... liburua, hunkigarria eta tristea izan arren, asko gustatu zait. Filma ikusita neukan, horrek erakarri nau irakurtzera. Dena den, bukaera desberdina dute. (harritu egin nau) Gomendagarria edozeinentzat. Filma, liburua baino lehen irakurtzen baduzue, hobe.

Maripaz Aranguren(e)ri erantzunda

Er: PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA

Gurutze Arrieta -
Ez dakit nola bukatzen den filmea, ez baitut ikusi, eta ikusteko asmorik ere ez. Beraz, kontatuko bezenit eskertuko nizuke. Nola bukatzen da filmea?
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA

Maripaz Aranguren -

Arratsalde on Gurutze,

Pijama marradun filmaren bukaera:

Brunori, Shmulek ekarritako marradun pijama jantzi ondoren, hesia pasatu zuen beste aldera eta agindutakoa betetzera abiatu ziren. Hain zuzen, Shmulen aita bilatzeari ekin zioten. Une batetik bestera, arrazoi zehatzik gabe, bertako soldaduez inguraturik aurkitzen dira bi motikoak. Ibilbide luze batean abiatu ziren. Bruno eta Shmul ikaraturik zeuden, ez baitzekiten norantz zuzentzen zen ibilaldi edo martxa hura! Bapatean, barrakoi  antzeko gela batean sartu zituzten soldadu guztiekin batera eta hermetikoki itxita barruan geratu ziren.  Horrela bukatu zen filma.

PD. Zu, zeu, edo bakoitza izango da, hor barruan gertatutakoaren erantzule.