Azkenaldian irakurri dudan nobelarik hunkigarrienetako bat. Gerra Zibilean girotutako gertakari gogorrak ditu ardatz nobelak. Jose Inazio Basterretxearen idazkera dotore eta aberatsak (tarteka zail samarrak) gertaeren gogortasuna areagotzen dutela esango nuke. Nobelaren hasierako hari muturrek jakinmina eragin didate eta narrazioan aurrera eraman naute bukaeraraino.