RIPLEY TREBEA. Hau ere Patricia Highsmith idazleak idatzitako eleberria da, eta bestea bezalaxe Mª Asun Garikanok itzulia hau ere. Eleberri honetan ezagutuko du irakurleak Tomas Ripley, istorio hauetako protagonista. Oso pertsona bitxia da. Hiltzailea da baina irakurlea bere alde jartzeko gai ere bada. Eleberri honetan Tomas Ripleyren izaeraren bilakaera ikusten da eta hurrengoetan nola jokatzen duen ulertzeko giltza ematen du. Endredoak, manipulazioa, estrategia, bata eta bestearen psikologia, bizimoduaren aurrera eta atzerak... arlo asko agertzen dira eleberrian eta horrek guztiak protagonistarengan duen eraginaren haritik bideratzen da istorioa. Erraz irakurri dut, entretenigarria iruditu zait eta euskararako itzulpena denik ere ez da nabaritzen ez baitu aparteko ahaleginik eskatzen irakurketa osoan, eta gainera, jakinminari primeran heltzen dio.