RIPLEYREN JOKOA

RIPLEYREN JOKOA

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 1
"Ripleyren jokoa" Patricia Highsmith idazleak idatzi eta MªAsun Garkanok itzulitako eleberria da. Oso gustura irakurri dut, nahiz eta hilketa eleberrien zalea ez naizen. Oso entretenigarria izateaz gain pertsonaien sentimendu eta pentsakizunetan sakon sartzen da eta ematen du zer pentsatua ere. Gustura irakurri dut eta erraz, gainera.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: RIPLEY TREBEA

Gurutze Arrieta -
RIPLEY TREBEA. Hau ere Patricia Highsmith idazleak idatzitako eleberria da, eta bestea bezalaxe Mª Asun Garikanok itzulia hau ere. Eleberri honetan ezagutuko du irakurleak Tomas Ripley, istorio hauetako protagonista. Oso pertsona bitxia da. Hiltzailea da baina irakurlea bere alde jartzeko gai ere bada. Eleberri honetan Tomas Ripleyren izaeraren bilakaera ikusten da eta hurrengoetan nola jokatzen duen ulertzeko giltza ematen du. Endredoak, manipulazioa, estrategia, bata eta bestearen psikologia, bizimoduaren aurrera eta atzerak... arlo asko agertzen dira eleberrian eta horrek guztiak protagonistarengan duen eraginaren haritik bideratzen da istorioa. Erraz irakurri dut, entretenigarria iruditu zait eta euskararako itzulpena denik ere ez da nabaritzen ez baitu aparteko ahaleginik eskatzen irakurketa osoan, eta gainera, jakinminari primeran heltzen dio.