HORRELA EGITEN DUTE EMAKUMEEK AMETS

HORRELA EGITEN DUTE EMAKUMEEK AMETS

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
"Horrela egiten dute emakumeek amets" Taylor Kressmann idazleak idatzi eta Joxan Agirrek itzulitako lau istorio dira. Pena handia hartzen dut hau esaterakoan, baina hala da eta hala adieraziko dut. Nik neuk ez dut gozatu ipuin bakar batekin ere. Saiatu naiz arrazoiaren bila, eta arrazoi horren bila irakurri ditut azken bi istorioak. Gaia bera ez da arrazoia izan nire ustez; nik uste dut idazkera izan dela. Nik ez dakit nola idazten duen Taylorrek, ez baitut bere beste libururik irakurri, baina euskarako itzulpen honetan esaldi luze eta pisuak sentitu ditut, erlatiboz josiak, eta mezuaren muina azkenerako uzten zutenak. Horixe iruditu zait niri. Eta pena handia hartzen dut, egia esan, liburu bat aukeratu eta bertan behera uzteko gogoa eragiten didanean. Koloreak bezala, idazkerak ere estilo ugarikoak dira eta guztientzat dago zaleren bat. Beraz, egongo da, noski, liburu hau irakurrita gozatzeko bidean jartzen dena ere.