BELARRA KANTARI

Er: BELARRA KANTARI

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0

Nik ere gustura irakurri nuen. Eskertzen diot Mielanjeli Dorys Lessing-en aipamena egitea eta gure forora ekartaraztea. Niretzat idazle ezezaguna zen liburu hau irakurri nuen arte, eta esan beharra daukat benetan gustura irakurri nuela. ALde batetik gaia berezia baina gure ohikotasunera erraz alda zitekeena iruditu zitzaidan, eta gainera Monikak eta Mielanjelek esan dutenez azkar sartzen zaitu idazleak istorioan, pertsonaien sentipenak eta pentsamoduak ederto transmitituz. Bertan zaudela ematen du, momentu onenetan eta txarrenetan ere, gainera. Ez da erraza hizkuntza aldetik, baina istorioak berak eramaten zaitu gehienetan eta gustura irakurri daitekeela uste dut. Monikak esan bezala, lan ona egin du Koro Navarrok itzulpenean. Goian Bego beraz, Dorys Lessing.