Atzo Doris Lessing hil zen eta nire omenalditxoa egin nahi diot benetan irakurtzea merezi duen liburu honi buruzko iritzia sartuz.
Monikak jada egina dauka eta oso ondo, ados gaude. Nire aldetik gehitu nahi nuke Doris Lessingek lortu zuela niĀ bere nobelan sartzea, protagonistaren garatze eta erabateko ahultzea bizitzea, nahiz bere jokaera erabat ulergaitza iruditu. Historia errepikatu egiten da, aurrerakuntza ekonomiko gorabehera, baino botere harreman oinarrizkoenak bere horretan dirau. Bizimodua erabat aldatzeko aukera izan eta gure aurrekoen eskema eta akats berdinak errepikatzen ditugu.
Hegoafrikako bi mundu kontrajarriak, bi kultura, bi hizkuntza, bi bizimodu erabat ezberdin, talka egiten espazio geografiko berdinean. Ezezagunaren aurrean sentitu daiteken beldurra islatu eta transmititzen du. Zer pentsa ematen du eta ez da zaila suertatzen gure gurasoak txikiak zirenean bizi izan zutenarekin paralelismoak egitea, nahiz bakarren batek pentsa dezaken gaur egun etorkin berriekin dugun egoeraren antza handiagoa duela.
Nik oso erraz irakurri banuen ere, asko irakurtzen duen euskaldun berri batek irakurtzeko zaila egin zitzaiola esan zidan. Hala ere, esfortzuak merezi duela uste dut.