MIRARIEN KALEZULOA. Nagib Mahfuz

MIRARIEN KALEZULOA. Nagib Mahfuz

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0

MIRARIEN KALEZULOA irakurri dut,  Nagib Mahfuz egiptiarrak idatzi eta Patxi Zubizarretan itzulitakoa. 1988 urtean literatur nobel saria jaso zuen Nagib Mahfuz idazleak. Irakurtzen dudan bere lehen obra da eta oso gustura irakurri dut. El cairoko auzo bateko bizimodua kontatzen du. Pertsonaia asko dira tartean eta hasieran bata eta bestearen izenak nahastu eta istoriaren haria galtzeko beldurrez ibili banaiz ere piskanaka piskanaka ezagun egin zaizkit pertsonaia guztiak eta irakurriz-irakurriz auzoko bizimoduaren parte ere sentitu naiz zenbaitetan, oso ondo deskribatzen baititu bai lekuak, bai pertsonak bai gertaerak. Jakinmina pizten du istorioak eta ezusteko bukaerarantz eramaten zaitu. Esan beharra dago, itzulpena bera ere itzulpena denik konturatu gabe natural-natural idatzita dagoela eta oso erraz irakurri dut.  Niri neuri asko gustatu zait.