Autokarabana Fermin Etxegoien

Er: Autokarabana Fermin Etxegoien

Jose Luis Azpillaga -
Erantzun kopurua: 0

Ados nago, dibertigarria da. Hala ere, nik beste adjektibo batzuk ere erantsiko nituzke: "ganberro" samarra; tarteka, deseroso samar sentiarazten duena, morboa pizten duena...

Euskarari dagokionez, freskoa, izan liteke; baina ez, inondik ere, eredugarria, nire ustez; esaldiak, askotan, ez daude eraikita eredu gramatikal-zuzenari jarraiki. Agian, nahita, naturaltasun eta freskotasun horren bila. 

Irakasle moduan, ez nioke gomendatuko zuzentasun bila dabilen ikasleari. Bai, ordea, nobela bat irakurriz gozatu nahi duenari.