Autokarabana Fermin Etxegoien

Autokarabana Fermin Etxegoien

Isa Diaz -
Erantzun kopurua: 2
Istori dibertigarria,oso ondo idatzita,euskera
polita,bizia eta freskoa.Liburu bikaina.Ea laister
beste bat kaleratzen duen oñatiarrak.
Isa Diaz(e)ri erantzunda

Er: Autokarabana Fermin Etxegoien

Gurutze Arrieta -
Aspaldi genbiltzan gustuko  liburu berri baten bila, eta badirudi hemen badugula bat. Guk ere irakurri beharko dugu gainontzekoei gomendatu ahal izateko. Mila esker Isa.
Isa Diaz(e)ri erantzunda

Er: Autokarabana Fermin Etxegoien

Jose Luis Azpillaga -

Ados nago, dibertigarria da. Hala ere, nik beste adjektibo batzuk ere erantsiko nituzke: "ganberro" samarra; tarteka, deseroso samar sentiarazten duena, morboa pizten duena...

Euskarari dagokionez, freskoa, izan liteke; baina ez, inondik ere, eredugarria, nire ustez; esaldiak, askotan, ez daude eraikita eredu gramatikal-zuzenari jarraiki. Agian, nahita, naturaltasun eta freskotasun horren bila. 

Irakasle moduan, ez nioke gomendatuko zuzentasun bila dabilen ikasleari. Bai, ordea, nobela bat irakurriz gozatu nahi duenari.