Maripazek dioen bezala elezahar bat nobela bihurtu du Yon Etxaidek. XV.mendeko elezaharra da, trajediaz, maitasunez, mendekuz eta zorigaitzez betea. Oso polit idatzita dago eta nobela motza da, beraz erraz irakurtzeko modukoa dela uste dut. Nik ere gustura irakurri dut. Yon Etxaidek idatzitako beste bat ere irakurri nuen aspalditxo, eta hura, "Joanak joan" izenekoa, izugarri gustatu zaitzaidan. Han ere gaia berbera zen, maitasuna, gorrotoa, zorigaitza, fedea, mendekua, eta batez ere trajedia. Barkoxeko Etxahun bertsolariaren bizia kontatu zuen eleberria hartan.