USOA ALOSTORREKO

USOA ALOSTORREKO

Maripaz Aranguren -
Erantzun kopurua: 2
Leienda batean oinarrituta, eleberri bat burutu du idazleak. Pertsonaien bizitza pribatua historiaren gorabehera handiekin uztartzen saiatzen da Yon Etxaide. Tragedia bat bestearen ondoren gertatzen da familian. Hala nola, Usoaren aita, gerrara joan eta alaba, amaorde doilorraren eskuetan utzi beharra. Zorigaitza, gorrotoa, maitasuna, nahasian daude, Alostorre familian. Ustekabeko bukaera izan da niretzat. Hasi eta bukatu arteko jakin mina puri-purian izan dut. Idazkera aberatsa du, gustura irakurri dut eta gustuko izan dut.   
Maripaz Aranguren(e)ri erantzunda

Er: USOA ALOSTORREKO

Gurutze Arrieta -

Pozten naiz gustura irakurri duzula jakinda, eta animatu egin nauzu, nik ere irakurriko dut "Usoa Alostorreko", ea zuk bezain gustura irakurtzen dudan.

Maripaz Aranguren(e)ri erantzunda

Er: USOA ALOSTORREKO

Gurutze Arrieta -
Maripazek dioen bezala elezahar bat nobela bihurtu du Yon Etxaidek. XV.mendeko elezaharra da, trajediaz, maitasunez, mendekuz eta zorigaitzez betea. Oso polit idatzita dago eta nobela motza da, beraz erraz irakurtzeko modukoa dela uste dut. Nik ere gustura irakurri dut. Yon Etxaidek idatzitako beste bat ere irakurri nuen aspalditxo, eta hura, "Joanak joan" izenekoa,  izugarri gustatu zaitzaidan. Han ere gaia berbera zen, maitasuna, gorrotoa, zorigaitza, fedea, mendekua, eta batez ere trajedia. Barkoxeko Etxahun bertsolariaren bizia kontatu zuen eleberria hartan.