Oso erraz irakurri dut. Gaiari begira aukeratu nuen liburua.Zahartzaroa modu berezi batean eman nahi duten hiru emakumeri buruzko istorioa da. Arantxa Urretabizkaia, irratian-eta piska bat ezagututa interesgarria izango zela iruditu zitzaidan eta horrelaxe hartu nuen liburua. Gustura hartu dut eta oso gustura irakurri dut. Oso erraz. Errazegi akasa. Egia esan, oso sinplea iruditu zait eleberria, istorioa bera eta baita idazteko modua ere. Baina, zertarako gehiago sakondu! Nork bere bidea egin dezake gero, irakurri eta gero ere gaian sakontzeko. Egia esan, ez dago sakondu beharrik. Gustura eta oso erraz irakurri dudanez gaia interesgarri iruditzen zaion edozeini gomendatuko nioke, beraz.
3Mariak, izenburuak, kuriositate hutsak, eraman ninduen eleberria irakurtzera. Egia esan, erraz irakurri dut eta asko gustatu zait. Adinean aurrera doazen hiru protagonistak, bizimoduari aldaketa bat ematea erabaki dute. Hartu duten erabakia interesgarria iruditu zait. 3Mariak, elkarrekin bizitzen jarri eta baliabide guztiak partekatzea. Egungo adineko askoren egoera ikusita (zaila izanagatik) soluzio bidea litzateke.
Neroni ere izenburuak erakarri ninduen baina egia esan irakurri ondoren plaff gelditu naiz, ez atzera ez aurrera. Hasiera motela, erdialdean bizitu eta amaiera sinplea; gaiak ematen du eta ideia polita da baina garapena pobre antzera. Hizkuntza bera ere gehiegi juxtu antzera. Hortaz, tira besterik ez.