Bi marra arrosa. Jasone Osoro-rena

Bi marra arrosa. Jasone Osoro-rena

Monika Perez -
Erantzun kopurua: 0

Haurdunaldiaren kontakizuna da. Idazlearen beraren haurdunaldia pausoz pauso eta ñabardura guztiekin agertzen zaigu. Batzuetan sasoi horren alde onak kontatzen ditu eta besteetan ez hain onak. Dena den, umore punttuek oso entretenigarria egiten du irakurketa. Niri izugarri gustatu zait.

Amaieran, aurrekoarekin zerikusia ez duen kontakizun motz bat dago. Narratzailea gizonezkoa da eta benetan hunkigarria iruditu zait.