Irakurle Taldearen azken jakingarriak.

Irakurle Taldearen azken jakingarriak.

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0

Hiru kontu berri ditugu zuen jakingarri:

1. Igarkizun lehiaketa jarri dugu berriro martxan. Gure orrian aurkituko duzue lehiaketaren atala eta bertatik duzue zuen erantzunak bidaltzeko aukera.

2. Urteroko IRAKURLEON LEHIAKETA ere martxan da dagoeneko. Orrian bertan dituzue parte hartzeko arauak zehazten dituen orria eta baita idatzia bidaltzeko bete behar duzuen orria bera ere. Animatu eta parte hartu. Iazko lehiaketan parte hartutako idatziekin egin genuen eskuorria aduzue adibide gisa kontsultatu ahal izateko.

3. Maiatzaren 15ean ZingiZangok antolatutako liburu eta diska zaharren azoka izango dugu Legazpin, eta liburu zaharrak euskaltegian bertan jasoko ditugu gero azokara bideratzeko. Azokan ateratzen den dirua ZingiZango elkartearentzat izango da. Kutxa handi bat dugu euskaltegian behar ez dituzuen liburuak jasotzeko prest.